Erreleboka 公开
[search 0]
更多
Download the App!
show episodes
 
Loading …
show series
 
C'est fini, bukatu da aurtengo Frantziako Tourra. Itxaronaldiak luze, oso luze jotzen du, baina gero lasterketa airean, kasik oharkabean pasatzen da. Uztailaren batean hasi zen aurtengo edizioa, Dusseldorffen, eta 23 egun eta 21 etaparen ostean, joan zen igandean finitu zen, Parisko Eliseo Zelaietan. Hiru astez, ia etenik gabeko dosia izan dugu zik…
  continue reading
 
2017. urteko Tourra bukatzear da. Minutu erdi baino gutxiagoan Chris Froome liderra, Romain Bardet frantziarra eta Rigoberto Uran sorpresa kolonbiarra ditugu azkenengo erlojuaren kontrako etapa baino lehen. Mendiko etapa guztietan oreka eta denbora galtzeko beldurra izan dira nagusi. Orain arte Tourrean gertatutakoaren analisi sakona da 23. erreleb…
  continue reading
 
Bi mintzagai izan ditugu podcast honetan. Alde batetik, nola ez, Frantziako Tourraz jardun dugu. Amaitu da proba frantziarreko lehen zikloa, eta, saio honetan, lehen bederatzi etapek utzitakoa eta datorren astean etorriko dena errepasatu dugu. Horretaz landa, Italiara begira ere jarri gara. Izan ere, Giro Rosa bukatu berri da, emakumeen egutegiko p…
  continue reading
 
Tourrean zehar etapa garrantzitsuenen kronikak egingo ditugu. Hona hemen lehenengoa. Gaurkoan aurtengo Tourreko lehen etapa menditsua jokatu da, eta, bertan, Fabio Aru (AST) izan da indartsuena. Eraso bortitza jo du italiarrak, eta bakarrik heldu da La Planche des Belles Fillesgo helmugara. Froomek eta Portek ondo erantzun dute, baina larriago ibil…
  continue reading
 
Hemen da urteko lasterketarik handiena, Frantziako Tourra! Egutegiko probarik garrantzitsuena da. Hortaz, gure 21. saioa proba frantziarra aztertzeari eskaini diogu. Alde batetik, ibilbidearen erradiografia sakona egin dugu, puntu beroak eta interesguneak non dauden aipatuz. Eta, bestetik, errepaso sakona eman diogu parte hartzaileen zerrendari. Be…
  continue reading
 
19. errelebo honetan Frantziara eta Suitzara begira jarri gara. Alde batetik, Dauphineko Kriteriumean gertatutakoa errepasatuko dugu, eta, bestetik, Suitzako Itzuliak aste honetan dakarrenaz solastu gara, etapen ibilbideak eta faboritoen zerrenda aztertuz. Eta, horretaz landa, emakumezkoen ziklismoari ere egin diogu tartea. Izan ere, hiru asteko et…
  continue reading
 
Dauphine Kriteriumeko lehenengo hiru etapetatik bi ihesaldiek eraman dituzte. Sprinterrek beraz, aukera bakarra izan dute etapak lehiatzeko. Sprint horretan Arnaud Demare izan zen garailea. Beste bi etapetako garaileak, De Gendt eta Koen Bouwman izan dira. Horrez gain, bihar Emakumeen World Tourreko beste proba bat ere izango da: OVO Energy World T…
  continue reading
 
Aste honetako podcastean Italiako Giroaren 100. edizioak utzitakoa aztertu dugu. Sailkapen nagusiko lehia puri-purian izan da bukaerara arte, eta azkenean Tom Dumoulin jantzi da arrosaz Milango podiumean. Ezbeharrak ezbehar, mendateetan duin eutsi zuen herbeheretarrak, eta azken erlojupekoan astindua eman zien gainontzeko hautagaiei. Sunwebekoak hi…
  continue reading
 
Giroari dagokionez, Tom Dumolinek sekulako indar erakustaldia eman zuen astearteko erlojupeokan. Ordutik aurrera, arazorik gabe eutsi dio maglia rosari. Aste honetan, aldiz, hainbeste esperotako Giroaren azken astea izango dugu, mendiko 5 etapa eta igandeko azken erlojupekoarekin. Segituan aztertuko ditugu, Giroaren detaileak, baina baita Emakumeen…
  continue reading
 
Gaurko podcastean Giroa eta Emakumeen Bira izan ditugu mintzagai nagusi. Proba italiarrak hasiera nahiko geldoa izan du, baina azken bi etapek zeresan handia eman dute. Horietan euskal ziklismoak txanponaren bi aldeak ezagutu ditu, eta Blockhausko etapak hankaz gora jarri du sailkapen nagusia. Podcastaren lehen blokean gorabehera horiez eta aste ho…
  continue reading
 
Sardinian izan diren lehenengo hiru etapek espero baino ikuskizun handiagoa eman dute dudarik gabe. Azken momentuko erasoak, haize babesek eragindako lehen diferentziak eta sprint masibo bat ere izan dugu. Lehen atseden egunean Fernando Gaviria kolonbiarra dugu lasterketaren lidergoan. Orain arte gertatu denaren eta hemendik aurrera izango denaren …
  continue reading
 
Aste honetako podcasta berezia da, ate joka baitugu urteko lehen itzuli handia, Italiako Giroa. Egutegiko probarik garrantzitsuenetako bat da berau, eta, gainera, aurtengoa 100. edizioa du. Hortaz, gure hamahirugarren saioa proba italiarra aztertzeari eskaini diogu. Alde batetik, ibilbidearen erradiografia egin dugu, puntu beroak eta interesguneak …
  continue reading
 
Alejandro Valverde eta Anna Van der Breggen izan dira aurtengo ardenetako errege eta erregina. Murtziarrak bere bostgarren Valoniako Gezia eta laugarren Liège Bastogne Liège irabazi ditu, hurrenez hurren. Holandarrak aldiz, historiako lehen hirukotea lortu du asteko hiru probetan beste guztien aurretik sailkatu eta gero. Amstel Gold Race, Valoniako…
  continue reading
 
Gaurko saioan Ardenetako Hirukoaz mintzatuko gara batik bat. Gizonezko zein emakumezkoetan, urteko probarik garrantzitsuenetakoak dira Amstel Gold Race, Fleche Walllone eta Liege Bastogne Liege, eta podcast honetan luze eta zabal solastatuko gara hauetaz. Alde batetik, iragan igandean Amstelek utzitakoa errepasatuko dugu, eta, bestetik, Ardenetako …
  continue reading
 
Gaur ere Euskal Herriko Itzuliak utzitakoaz hitz egingo dugu etxeko lasterketaren inguruko bigarren eta azken saio berezi honetan. Alejandro Valverdek irabazi zuen Euskal Herriko Itzulia Arrateko helmugan lehen postuan sartu eta Eibarreko erlojupekoan beste faboritoak baino azkarrago ibili eta gero. Erorikoak, matxurak, ihesaldiak, erasoak, esprint…
  continue reading
 
Ate joka dugu gure errepideetan jokatzen den lasterketarik garrantzitsuena, Euskal Herriko Itzulia! Hori dela eta, ohiko gidoia alde batera utzi, eta podcast ia osoa itzuliari eskainiko diogu. Alde batetik, aurtengo edizioko ibilbidea etapaz etapa aztertuko dugu, interesgune nagusiak zeintzuk diren aipatuz; eta, bestetik, parte hartzaileen zerrenda…
  continue reading
 
Gaurko saioa igandean ospatuko den Flandriako Tourrarekin hasiko dugu. 260 kilometrotan zehar, 18 horma igo beharko dituzte txirrindulariek. Faborito nagusiak, nola ez, Peter Sagan eta Greg Van Avermaet izango dira. Bestalde, aste honetan izandako 4 World Tourreko lasterketez ere mintzatuko gara. Protagonista nagusia Alejandro Valverde izan da, big…
  continue reading
 
Alde batetik, urteko lehen monumentuak, Milano San Remok utzitakoaz hitz egingo dugu. Bertan garaipen handia lortu zuen Michal Kwiatkowski poloniarrak. Bestetik, pasa den astean izandako beste lasterketez ere mintzatuko gara. Besteak beste, Handzame eta Loire Atlantique klasikak jokatu ziren. Gainera, aste honek dakarkiguna ere errepasatuko dugu. D…
  continue reading
 
Gaurko saioa hasteko Paris Niza eta Tirreno Adriatico laskerketez mintzatu gara. Bertan kolonbiarrak nagusi izan dira: Frantzian Sergio Henao izan zen garaile Alberto Contadorri bi segundu aterata eta Italian, Nairo Quintanak eraman zuen garaipena. Larunbat honetan Clasicissima izango dugu jokoan. Milano San Remoren analisi sakona egin dugu gaurkoa…
  continue reading
 
Alde batetik, Strade Bianche klasikak utzitakoaz hitz egin dugu. Bertan garaipen handia lortu zuen Michal Kwiatkowski poloniarrak. Bestetik, pasa den astean izandako beste lasterketez ere mintzatu gara. Besteak beste, Flandrian zehar eta Paris Nizako lehen etapa izan genituen. Gainera, aste honek dakarkiguna ere errepasatu dugu. Paris Nizaz gain, T…
  continue reading
 
Hemen da harbideen sasoia. Omloop Het Newsblad eta Kuurne Brusela Kuurne izan genituen pasa den asteburuan, eta ikuskizuna ez zen falta izan. Besteak beste, Sagan, Van Avermaet, Van Marcke eta Stuyven izan genituen protagonista. Emakumeei dagokienez, Omloop Het Newsblad eta Omloop Van Het Hagenland klasikak ere ospatu ziren. Lucinda Brand eta Jolie…
  continue reading
 
Alde batetik, Andaluziako Itzuliak utzitakoaz mintzatuko gara. Alejandro Valverdek bere kirol-ibilbideko 100. garaipena lortu zuen bertan. Bestetik, pasa den astean izandako beste lasterketez ere hitz egingo dugu. Besteak beste, Algarveko eta Omango Itzulia izan genituen. Gainera, aste honek dakarkiguna ere errepasatuko dugu. Abu Dhabiko itzulia et…
  continue reading
 
2. errelebo honetan hainbat gai jorratu ditugu: Valverderen erakustaldia Murtzian, Almeriako Klasikak eta Laiguegliak utzitakoa, Andaluziako, Omango eta Algarveko itzulien atarikoa, Lointeken aurkezpena... Gainera, gaurkoan ere sorpresa bat dugu zuentzat: sail berri bat mustu dugu, "Erreleborik onena/Txakalaldia" izenekoa. Ea zer iruditzen zaizuen.…
  continue reading
 
Kaixo txirrindularitza zaleok! Gaur ibilbide luze bat hasten da guretzat, eta bertan erreleboen bidez saiatuko gara aitzinerat egiten. Bada, honako hau duzue estreinako erreleboa. Bertan, lehenik eta behin, gune honen aurkezpen labur bat egin dugu, eta ondoren, luze eta zabal heldu diogu mamiari; alegia, 2017ko denboraldiari. Gizonezkoen eta emakum…
  continue reading
 
Loading …

快速参考指南